1991ko Viceko atentatua, maiatzaren 29an, ETAk Kataluniako Vic udalerriko guardia zibilaren kuartelaren aurka bonba-autoz burututako atentatua izan zen. ETAren Bartzelona taldeak burutu zuen.
Leherketak 9 pertsona hil eta 44 zauritu zituen (2 guardia zibil eta kuartelean bizi ziren haien senideak). Harmargarren hildako bat ere egon zen, atentatuaren ondoren bertaratutako anbulantzia batek harrapatuta hildakoa.
Dirudienez, 1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoen harira, ETAk Katalunian nazioartean nabarmena izango zen guardia zibilaren aurkako atentatu handia burutzeko helburua izan zuen. Hilabete batzuk lehenago, Bartzelona taldea berak Sabadell udalerrian 6 polizia nazional hil zituen.
Atentatua jazo eta hurrengo egunera, Lliçà d'Amunt udalerrian espainiar poliziek Bartzelona taldeko kideak topatu eta ondorengo tiroketan bi ETAkide hil eta hirugarren atxilotu zuten. Tiroketa berberean, guardia zibil bat zauritua izan zen.
Kanpo estekak