1983ko Valentziako Gorteetarako hauteskundeak 1983ko maiatzaren 8an, igandean ozpatu ziren, Valentziako Erkidegoko 1. Gorteetako kideak aukeratzeko. Gorteetako 89 diputatuak aukeratu ziren. Hauteskundeak Espainiako beste hamabi autonomia-erkidegotan ospatutako hauteskunde autonomikoekin eta Espainiako udal hauteskundeekin batera ospatu ziren.
Hauteskundeen ondorioz, Joan Lerma bihurtu zen demokratikoki hautatutako Valentziako Generalitateko lehenbiziko Presidente, gehiengo absolutuarekin.[3]
Aurrekariak
Hauteskunde-sistema
Valentziako Gorteak Valentziako Erkidegoko parlamentua da, erkidegoko botere legegilearen egoitza eta Presidentea aukeratu eta kargugabetzeko eskumenak ditu. Gorteetako hauteskundeak sufragio unibertsalean oinarritu ziren; zeinaren arabera Valentziako Erkidegoan bizi zen eta eskubide politikoak zituen adin nagusia zen edonor bozka zezaken.
Valentziako Gorteetako 89 diputatuak, D'Hondt metodoaren bidez hautatu ziren, zerrenda itxietan eta %5-eko hautes-mugarekin hautes-barruti bakoitzeko. %5-eko muga gainditzen ez zuten alderdiak ez ziren diputatuen banaketan kontuan hartzen. Barrutiei dagokionez, 3 hauteskunde barruti egon ziren, bat probintziako: Valentzia (35 diputatu), Alacant (29 diputatu) eta Castelló (25 diputatu).
Hauteskunde-legearen arabera alderdiak, federazioak, koalizioak eta hautesle-taldeak hauteskundeetara aurkeztu ahal ziren.
Ondorengo taulak alderdi bakoitzaren boto-estimazioak biltzen ditu, lehenik berrikien egindako inkestak erakutsiz, bakoitzaren datu bilketarako datak aintzat hartuz argitaratze-data beharrean. Datu bilketen datak ezezagunak diren kasuetan argitaratze-data adierazten da. Inkesta bakoitzeko ehunekorik handiena dagokion alderdiaren kolorearekin adierazita dago. Inkesta bakoitzean lehen alderdiak bigarrenari ateratzen dion ehunekoaren aldea ere ageri da. Alderdi bakoitzari dagozkion aulkien estimazioak boto-ehunekoaren azpian ageri dira letra txikiagoarekin. Gorteetako gehiengo absolutua 45 diputatutan kokatzen da.