Langileen Alderdi Sozialista (gaztelaniaz: Partido Socialista de los Trabajadores) Espainiako alderdi politiko trotskista izan zen.
1979ko amaieran Liga Sozialista Iraultzaileko (LSR) eta Liga Komunista Iraultzaileko (LCR) militanteen batasunak sortua, 1985etik Langileen Nazioarteko Liga-Laugarren Internazionalaren espainiar adarra izan zen.
Hauteskunde batzuetara Espainiako Alderdi Langile Iraultzailearekin (PORE) koalizioan aurkeztu zen. Hauteskunde emaitzarik onenak izan zituen Espainiako ezker erradikaleko alderdietako bat izan arren, beti parlamentuz kanpo egon zen. 1993an bi sektoretan banatu zen: PST (Egia Sozialista), 1994an Langile Alderdi Iraultzaile baten Eraikuntzaren aldeko Taldearekin (GPOR) bat egingo zuena, 1998an Ezker Batuari integratutako Langileen Alderdi Iraultzailea (PRT) sortzeko; eta PST (Contra Corriente), handik gutxira desegingo zena.
Hiru idazkari nagusi izan zituen: Enrique del Olmo, Ángel Luis Parras eta Enrique Mosquera hurrenez hurren. Yolanda González espainiar eskuin-muturreko terrorismoak eraildako bilotar ikaslea alderdiko militantea izan zen.
Kanpo estekak