IX. Nafarroako Sari Nagusia Nafarroa Garaian egindako txirrindulari lasterketa izan zen. 1975eko apirilaren 6an, igandea, jokatu zen.
Ibilbidea 201 kilometroko luzera izan zuen eta lau mendate igo ziren: Etxauri, Erreniega, Etxauri berriro ere eta Lezaun.
53 txirrindularik hartu zuten parte, hiru taldetan banaturik. Garailea Agustín Tamames espainiarra izan zen, Lizarra ondoko Iratxe turismoko guneko helmugan sprintean José Luis Viejo taldekideari eta Txomin Perurena gipuzkoarrari gailendu zitzaielarik.
Sailkapena
Erreferentziak
Kanpo estekak