1974ko Santurtziko leherketa Bizkaiko herri horretan 1974ko azaroaren 18an gertatu zen. Hildako bat izan zen eta 13 lagun zauritu ziren. Jende askoren buruan 1967an Butano biltegiaren leherketa gertatutakoa berpiztu zen eta zurrumurruek berriro ere butanoarekin arazoa izan zela zabaldu zen nahiz eta horrela ez izan.[1]
Gertaerak
Istripua arto biltegi batean eman zen. Han gasak metatu ziren eta haiek eztanda eragin zuten. Istripua ACEPROS enpresaren alboko pabiloietan gertatu zen. 1967an gertatutakoa buruan, jende askok, beldurtuta, ihesari ekin zion.[2] Hildako bat izan zen eta 13 lagun zauritu ziren, horietatik bi oso larri. Kasu honetan istripua larriago izateko aukera izan zuen zeren eta azpiko galerietan petrolio-produktuak zeramatzan tutuak baitzeuden.
Eztandaren jatorria arto hartzitua izan zen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak