1964ko lurrikara Alaskan edo Alaskako lurrikara handia Richter eskalan 9,2 magnitudera iritsi zen lurrikara bat izan zen[1]. 1964ko martxoaren 27an gertatu zen, Ostiral Santu egunean eta, horregatik, Ostiral Santuko lurrikara (ingelesez Good Friday earthquake) izena ere hartzen du.
Lurrikara honek, bere epizentroa, Alaskako Anchorage herritik gertu izan zuen, Prince William Sound inguruan, eskualde osoan ere eragina izan zuen arren. Kenaiko penintsula eta Alaskako fiordoen inguru osoa, tsunami erraldoiek urez estali zuten. Kaliforniako Crescent City bezain urruneko eskualdeetan ere tsunamiak gertatu ziren, bertan, 190 pertsona hilez.
Ondorioak
Alaskan
Anchorage hiriaren ia erabateko suntsipenaz gain, Kenaiko penintsularen eta Alaskako fiordoen inguru guztia, tsunami handiek urez estali zuten.
Kanadan
1,4 metroko altuerako olatu bat iritsi zen Kanadako Prince Rupert hirira lurrikara hasi eta 3,3 ordura. Tsunamia, ondoren, Tofinora iritsi zen.
Munduan
Kaliforniako Crescent City hiriak tsunami bat jasan zuen. Honen ondorioz 12 pertsona hil ziren.
Irudiak
-
Itsas mailaren goratze larria Valdez inguruan luurikararen ondoren
-
Ohol batek zulatutako gurpila, tsunamiaren indarragatik
-
Seward kostaldea, 1964
-
Turnagain Heights-eko luiziak
Erreferentziak
Kanpo estekak