Sarturiko "goal"-ak hartzen ziren kontutan, dela entseguen gauzatzea, dropa edo zigor kolpea. "Goal"-ik sartu ezean eginiko entseguak erabili ziren partidako irabazklea izendatzeko. Entsegurik ez egotekotan partiduaren emaitza berdinketa izan zen.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
Historia
Txapelketa erabaki zuen partida Ingalaterrak eta Eskoziak jokatu zuten Londresen. Ingelesek sarturiko "goal"-a biziki protestatu zuten eskoziarrek. Erreklamazioa ere jarri zuten baina ez zen ontzat hartu. Hurrengo edizioan istiluek jarraitu zuten eta 1886an Nazioarteko Errgubi Federazioa sortu zen arauak behin betiko finkatzeko.