121 krew
| 121 krew | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Barakaldo (Bizkaia) |
| Musika mota | hip-hop |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2000—2016 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | MusikHerria, Taupaka |
| Taldekideak | |
| Endika Lahaine Lamá Hawa Rufoh Maisha David Nanclares | |
121 krew Barakaldoko Hip hop taldea da. Endika Lahaine (MC), Lamá (MC), Hawa (beatmaker), Rufoh (beatboxer, MC), Maisha (MC, beatmaker), David Nanclares (gitarrajolea, beatmaker) eta Unai González (soinu teknikaria)[1].
Ibilbidea
121 Krew rap taldea Barakaldo eta Bilbo artean sortu zen 2000. urtean. Hasieran graffiti talde bezala hasi zena gutxira musika arloarekin hasi eta horretara bideratu zuten indar eta lan gehiena.
Lehenengo urte hauetan Lahaine (Mc) eta Doble R (Dj) ziren taldearen adierazle musikalak, denborarekin ostera, gero eta partaide gehiago bildu ziren ekimenaren parte izatera[2]. Lehenik beste bi Mc; Lamá eta Abu+e (azken honek orain dela urte pare bat utzi duelarik) eta beste denboraldi bat pasata, Hawa (Produktorea, Dj eta Mc-a), Rufoh (Beatbox eta Mc) eta Maisha (Beatmakerra eta Mc-a).
2005. urtean lagunen artean gelditu zen proiektu musikal kontzeptuala grabatu zuten "La mansión de los 1000 versos (etxe handi ilun honetan)" deitutakoa[2].
Hawaren sarreraren ostean eta berak egindako base musikalekin "El surko del tiempo / Denboraren ildoa" argitaratzen zuten[2] 2007.urtean MusikHerria herri disketxearen bitartez, autogestioaren bidea jorratuz eta egitasmo herritar zabalago batean parte hartuz.
2009. urtean "Guztiok bat...Euskal Rap" mixtape-a kaleratu zuten, euskara hutsean grabaturiko abestiak ziren denak.
2010. urtean David Nanclares (gitarrajolea eta beatmakerra) taldera batu zen.
Ondoren beste bi disko etorri dira, "Hiriaren taupadak" (2011) eta "Mahatsen denbora/Azken afaria" (2016).
Taldearen sorreratik Euskal Herrian, Madrilen, Bartzelonan eta Italian 100 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte. Euskal Rap-aren eszenako talde nabarmenetarikoa dugu 121 Krew.
Diskografia
- La mansión de los 1000 versos (etxe handi ilun honetan) (2005)
- El surko del tiempo / Denboraren ildoa (2007, MusikHerria)
- Guztiok bat...Euskal Rap (2009, MusikHerria)
- Hiriaren taupadak (2011, MusikHerria)[3]
- Mahatsen denbora / Azken afaria (2016, Taupaka)[4]
Erreferentziak
- ↑ 121 Krew. (kontsulta data: 2018-03-23).
- ↑ a b c [http://www.euskalhhh.com/web/perfil/121-krew «121 Krew - Euskal Hip Hop Herria»] www.euskalhhh.com (kontsulta data: 2018-03-23).
- ↑ Hiriaren taupadak. (kontsulta data: 2018-03-23).
- ↑ Mahatsen denbora / Azken afaria. (kontsulta data: 2018-03-23).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.