10. Blokea edo Pabiloia (alemanez: Block 10) Auschwitzeko kontzentrazio-esparruko gelaxka-bloke bat izan zen, non bai emakumeei bai gizonei esperimentuak egin zizkieten Alemaniako medikuek.[1]
Esperimentuak
Mota askotakoak izaten ziren. Batzuk itxuraz arinenak, "onberak" ziren substantziak zituzten test dermatologikoak egitea zen. Beste batzu, adibidez, fenol-injekzioak eman zituzten, onodren, berehala gorputzen disekzioa egiteko.[2] Gizonezkoen eremuan egon bazen ere, esperimentuak batez ere emakumeekin egin ziren. Halaber, preso "pribilegiatuei" atsegin emateko, alemanek prostitutak eramaten zituzten pabiloira.
Auschwitzeko biktimak ere esportatzen ziren esperimentuak egiteko behar zen tokira. Adibidez: hogei haur judu Neuengammera eraman zituzten, eta han, beste proba batzuez gain, serum tuberkular birulente bat injektatu zieten. Azkenean Bullenhuser Damm School ikastetxean hilko zituzten:[3][4] Horrela azaldu zuen Kirmen UribekMussche eleberrian: "tuberkulosiaren aurkako txertoak frogatzen hasi zen Auschwitzetik beren-beregi ekarritako hogei haur judurekin. Argazkiak daude gaitzak haurrengan zer eragin zuen jasotzen dutenak. 1944ko apirilean, oharturik aliatuak gero eta hurbilago zeudela, eta beraien krimena estaltzearren, hogei umeak hil egin zituzten Hanburgoko Bullenhuser Damm School ikastetxean".[5]
Inplikatutako medikuak
Norberak bere metodoak zituen. Hauek izan ziren ezagunenak: