Teutoburgoko oihaneko gudua: Erromatarraren harrokeriaz nazkaturik, germaniarrek Arminiorengan topatu zuten agintari ahaldun bat. Eta berau izan zen germaniar gudarostea Varoren erromatar legioen aurka bidali zuena. Gudaldia Teutoburg basoan gertatu zen. Erromatarrak, segada batean erori ziren, eta hiru legioak, txiki-txiki eginda geratu ziren.