Île Longue (euskaraz: «uharte luze») Bresteko arradan dagoen penintsula txiki edo haitz bat da. Frantziako Itsas Armadak kudeatzen du (Bresteko armategiaren barne) eta bertan du bete itsaspeko nuklearren base nagusia.
Geografia
Berez, Crozongo penintsulan dago, 42 metroko altuera eta 1,10 km2 azalera du. Iparraldean bi uhartetxo ditu: Île des Morts eta Île Trébéron izenekoak.
Istmoa jatorriz, hondar-banku bat besterik ez zen,[1] XIX. mendean harrizko bide bilakatu zuena. Basea eraikitzean (1967–1972), bidea zabaldu eta jaso zuten, parking handi bat ere eginez.
Erreferentziak
- ↑ Plusquellec, Yves. (2010). Curiosités géologiques de la presqu'île de Crozon. éditions du BRGM, 7 or..
Kanpo estekak