Éloge de l'amour (euskaraz Maitasunaren gorazarre), 2001eko Jean-Luc Godard frantziarrak idatzitako eta zuzendutako film dramtiko bat da. Julien Hirschek eta Christophe Pollockek filmatu zuten filma, zuri-beltzean eta koloretan.[1] Filmak kritika gogorrak jaso zituen. Kritikari garrantzitsu batzuk oso negatiboak izan ziren lanari dagokionez, baina beste batzuek beren hamarkadako film onenetakotzat jotzen dute. Filmean oinarrituta, ondoren, Éloge de l'amour poema liburua plazaratu zuen egilea.
Godard-ek esan duenez, "film batek printzipio bat, bitarteko bat eta amaiera izan behar ditu, baina ez nahitaez ordena horretan". Aforismo hori Éloge de l'amour-ek irudikatzen du, iraganeko ordena eta orainaldia alderantzikatzen baititu.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Filmean, hiru bikoteren bizipenak direla medio, maitasunaren hasiera, haren amaiera eta berriz elkartzea irudikatzen dira, baina ordena linealari jarraitu barik. Puzzlea ikusleak osatu behar duenez gero, hiru atalek sarri dirudite narrazio bera; azken buruan, bizitza etengabeko errepikatze gisa ikus daiteke. Hiru aldi horiek azaldu ez ezik, bizitzaren hiru aro berezi horiek deskribatu ere egiten ditu Gordardek. Horietako bitan, gazteak eta zaharrak biluzik ageri dira gizartean, zera irudikatzeko: Gordarden aburuz, zaurgarritasuna handiagoa da aldi horietan, helduaroan baino. Eta etengabeko inkomunikazio komunikatuan bizi da pertsona gizarte garaikidean.[2]
Aktoreak
- Bruno Putzulu, Edgar gisa
- Cecile Camp, Elle gisa (Berthe Samuel)
- Jean Davy, Aitona
- Françoise Verny, Amona
- Audrey Klebaner, Eglantine
- Jérémie Lippmann, Perceval
- Claude Baignières, Rosenthal jauna
- Remo Forlani, Forlani Nagusia
- Mark Hunter, kazetari estatubatuarre
- Jean Lacouture, beraren paperean (historialaria)
- Bruno Mesrine, Aztia
- Philippe Loyrette, Philippe, Edgarren laguntzailea
- Marie Desgranges, Emamkumea eserleku batean
- Jean-Luc Godard, Gizona eserkeku batean
Sariak
Izendapenak
- Cannesko Zinemaldia Urrezko Palmarako izendapena (2001).
- Valladolideko Nazioarteko Zinema Astearen Urrezko Mihiaren izendapena (2001).
- Suitzako zinemaren film onenaren sarirako izendapena (2002).
Erreferentziak
Kanpo estekak