Heriotza-zigorra ezarri zioten Parisko Komunan izan zuen esku-hartzeagatik, baina geroago pena kommutatu eta bortxazko lanengatik trukatu zioten. Guyanara bidali zuten zigor berria betetzera.
Biografia
Rose Rétif, Élisabeth Rétiffe izenaz ezaguna, 1834ko urtarrilaren 9an jaio zen MeurthekoVézelisen.[1][2]
«Cartonnière» zen, hau da, kartoi-fabrikatzailea.[2] Lanbide horrek bizitzeko nahikorik ematen ez zionez, Parisko hiriak behartsuei ematen zizkien laguntzetara jo zuen.[2] Arazoak izan zituen bere izaera sutsuaren ondorioz: 1853an emakume bat kolpeka zauritzeagatik kondenatu zuten, eta 1855ean aginteari men ez egiteagatik.[1][2]
1871n Parisko Komunaren matxinada gertatu zenean, ambulancière (kanpaina-ospitaleko erizaina) lanetan hasi zen. Aurrerago adieraziko zuen Communardei ez ezik, haren beharra zuten Versailles-eko gobernuaren soldaduei ere lagundu ziela.[1][2]
Lekukoek adierazi zuten 1871ko maiatzean Élisabeth Rétiffe ikusi zutela Bellevilleko Communarden tropen artean, zapi gorria jantzita eta fusila soinean gurutzatuta zeramala.[1]Pétroleuse izatea ere leporatu zioten, hau da, suteak eragiten omen zituzten emakumeetako bat. Bera izan zen kargu horregatik epaitu zituzten bost emakumeetako bat.[4]
Rétiffek ukatu egin zituen egozten zizkioten akusazioak, baina laugarren gerra-kontseiluak heriotzara kondenatu zuen 1871ko irailaren 4an.[1][5] Zigorra 1871ko azaroaren 27an kommutatu eta bortxazko lanengatik trukatu zioten. Cayenne-ra(Guyana) erbesteratu zuten.[1][2]
Guayanan Jean Berthonier, beste kondenatu bat, ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1878an.[1] 1880ko uztailaren 10ean askatu zuten, baina Guayanan geratzea erabaki zuen.[1] Han hil zen 1882kootsailaren 24an, Saint-Laurent-du-Maronin.[1]
Erreferentziak
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Élisabeth Rétiffe» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-04 data duen 196684691 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
LES FEMMES DE LA COMMUNE DE PARIS / 150 éme ANNIVERSAIRE / TEXTES DE LOUISE MICHEL, JULES JOUY et EUGENE POTTIER / Chantés par Pauline Floury & Séverin Valière
Michèle Gard. LES FEMMES DANS LA COMMUNE. Ciné-archives. Fonds audiovisuel du PCF. Mouvemente ouvrier et democratique.