Ángeles Huerta González (Gijón, 1974) zinema-zuzendari eta gidoilari ezaguna da Esquece Monelos dokumentalean egindako lanagatik.[1][2] Galizian bizi da 2002tik.[3]
Ibilbidea
Literatura Konparatuan doktorea da, Oviedoko Unibertsitatean. Zinema-zuzendaritza ikasi zuen Londresko Met Film School-en, eta Normal people eta The Fetch film laburren filmazioan parte hartu zuen.[1] Canneseko Zinemaldiko Short Film Corner-en hautatu zuten.[4]
Esquece Monelos filmarekin estreinatu zen film luzeen zuzendari gisa. 2017an Galiziako dokumental sarituena izan zen.[5] 'Maestro Mateo' izeneko saria jaso zuen lanak, Dokumental Onenaren, Argazki Zuzendaritza Onenaren (Jaime Pérez) eta Muntaketa Onenaren (Sandra Sánchez) kategorietan.[6] Documentamadrid lehiaketako epaimahaiaren aipamen berezia ere lortu zuen.[7] 2016ko Feroz Sarietan ere finalista izan zen, Dokumental Onenaren kategorian.[8]
Haren proiektu berria fikziozko film luze bat da, O corpo aberto izenekoa.[9] Lobosandaus kontakizunean oinarritutako beldurrezko filma da, Xosé Luis Méndez Ferrínek argitaratutako Arraianos ipuin-liburuan agertzen dena.[10][11] Filma 2022ko udazkenean estreinatzea aurreikusten da.[12] Sandra Sánchezen La Nadadoraren gidoian ere egiten du lan.[13]
Lanak
Film laburrak
- Corredor (2009)
- Io ti ailoviu (amore ossoleto) (2011)
- Normal People (a smartphone tragedy) (2013)
- Roma è troppo lontana (2013)
- The Fetch (2014)
- Próxima estación, San Sadurniño (2017)
- A nena azul (2018). Co-guionista.
Film luzeak
- Esquece Monelos (2017)
- O corpo aberto (2022)
Erreferentziak
Kanpo estekak