Álvaro Fernández (Donostia, Gipuzkoa, 1964) gipuzkoar argazkilaria da.
Biografia
Gipuzkoako Argazki Elkarteko (SFG) kidea eta baita f/22 taldekoa ere. Profesionaltasunaren bidetik abiatu zen hasieratik.
Bartzelonan osatu zuen bere prestakuntza: alde batetik, publizitateko argazkilaritzara bideratua (1986-87) eta bestetik, berriz, sorkuntzako argazkilaritzari bideratua (1987-88). Bi ikastaldi horiek beka bidez egin zituen eta, besteak beste, Humberto Rivas, Toni Catany, Joan Fontcuberta eta Manel Ubeda izan zituen irakasle. Ikasketak bukatuta, Bartzelonan hartu zuen bizilekua. Districte aldizkariaren argazkilaritza-sailaren ardura hartu, eta publizitate-argazkilari zenbaiten laguntzaile modura hasi zen lanean. Gaur egun, bere publizitate-estudioan lan egiten du.
Erreferentziak