ZurriolaDonostiako hiru hondartzetako bat da, Urumea ibaiaren bokalearen eta Ulia artean kokatua. 800 metro luze da. Gros auzoan dagoenez, Groseko hondartza ere esaten zaio.
Surfa egiteko Donostiako hondartzarik aproposena da, Sagueseko aldean batik bat. Nudismoa ere egiten da. Jazzaldian, kontzertuak egiten dituzte.
Izena
Lehen, Zurriola hitza Urumearen bokaleko areatzak izendatzeko erabiltzen zen, batez ere ezker aldekoak. Adibidez, XX. mende hasieran bertan zegoen Zurriola pasealekua, egun Okendo plaza, Maria Cristina hotela eta Victoria Eugenia antzokia dauden lekuan.
Etimologia badazpadakoa bada ere, jatorria zur-ola esapidean du[2], hau da zura lantzen den ola, aspalditik bertako hondarretan ontziola ugari baitzegoen.
Bitxikeria gisa, aipatzekoa da Olentzeroren abesti batean agertzen dela Zurriola, Donostian kantatzen den bertsioa izanik, noski: