Zulfiya
Zulfiya Isroilova, zirilikoz Зулфия, ezaguna Zulfiya ezizenez (Taxkent, Errusiar Inperioa, 1915eko martxoaren 1a - ibidem, Uzbekistan, 1996ko abuztuaren 1a) uzbekiztandar idazlea izan zen.[1]
Biografia
Zulfiya Mahalla Dergez hiri-barrutiko Isroilovan jaio zen, Taxkentetik gertu, Uzbekistango hiriburutik -orduan Inperio Errusiarraren zatia-, artisau-familia batean. Gurasoek interes handia zuten kulturan eta literaturan. Bere amak kantak kantatzen zizkion eta ipuinak kontatzen zizkion.[2]
Zulfiya persiar hitza da, eta haren esanahia honako hau da: "ile kizkur bat", eta adiera mistikoan, "debotoaren gozamena osatzen duten misterio jainkotiarrak".[3]
Bigarren hezkuntza amaitzean, Institutu Pedagogikoan matrikulatu zen, graduatu ondoko bat ikasi zuen eta ondoren hainbat argitaletxetan lan egin zuen.[4]
Hamid Olimjon poeta uzbekistandarrarekin ezkondu zen. Hura auto-istripu batean hil zen 1944ko uztailaren 3an, Taxkenten, 34 urte zituela.[1]
Ibilbidea
Bere lehen poema 1931ko uztailaren 17an argitaratu zen Uzbekistango Ishchi (Langilea) egunkarian, eta, hurrengo urtean, 1932, Hayot varaqlari poemen lehen bilduma argitaratu zuen - euskaraz, Bizitzaren orrialdeak-. Bere poemekin eta beste poema bilduma batzuekin, hala nola Yuragimga yaqin kishilar (Nire bihotzetik hurbil dagoen jendea), Yurak hamisha yo'lda (Bihotza beti dago bidean), Kamalak (Ostadarra) literaturaren mundura iritsi zen.[4]
Hurrengo hamarkadetan, lan patriotikoak, propaganda, bakezale-lanak eta naturari eta emakumeei buruzko gaiei buruzko lanak idatzi zituen.
1938tik aurrera, Zulfiya hainbat argitaletxerentzat aritu zen lanean, eta hainbat erakunde nazional eta errepublikanoren kide izan zen. Behin baino gehiagotan, hainbat komunikabideren buru izan zen. Hamid Olimjon senarra 1944an hil ondoren, hainbat lan eskaini zizkion.[4]
1953an Alderdi Komunistarekin bat egin zuen eta Saodat aldizkariaren editorea ere izan zen. 1956an, idazle sobietarren ordezkaritza batean parte hartu zuen, Konstantin Simonov-ek zuzendua, Delhi herriko Idazle Asiarren Konferentzian. Hurrengo urtean, 1957an, Afrikako Asiako Elkartasun Konferentzian parte hartu zuen Kairon.
Zulfiya 1996ko abuztuaren 23an, 81 urterekin zituela, jaioterrian hil zen.[1]
Legatua
1999an, Uzbekistango Zulfiya Sari Nazionala sortu zen.[5] 2008ko martxoaren 1ean, estatua bat eraiki zuten beren oroimenean, Taxkent jaioterrian.[6]
Herri osoak babesten ditu literatura nazionala garatzeko, letra-maistrak irakurri eta errespetatzeko kultura handitzeko, idazleen memoria ohoratzeko ekimenak. Urtero, kultur ekitaldi bat egiten da Taxkenteko monumentutik hurbil.[7]
Lanak (hautaketa)
Sulfiyaren obra 3 sasoitan sailkatu da.[8]
Lehen sasoia (1930-1940)
Life Sheetak, Poemak, Girls' Song collections
Bigarren sasoia (1941-1970)
Partingday, Hulkar, I sing themorning, My heart, Myflowers, My eyes
Hirugarren sasoia (1971-1995)
Appointment, Years, Years, Sundays with Dawn.
Sariak eta aintzatespenak
- 1965ean Uzbekistango RSSko poeta nazionala.
- 1984an Lan sozialistaren heroia (SESB).
- 1984an Leninen ordena.
- 1976an SESBeko Estatu Saria Literatura eta Artean
- 1999an, Uzbekistango Zulfiya Sari Nazionala sortu zen.[5]
- 2008an estatua bat jaioterrian.[6]
- Urtero, kultur ekitaldi bat egiten da Taxkenteko monumentutik hurbil.[7]
Erreferentziak
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) admin. (2020-06-05). «Zulfiya. Poemas y fracturas de memoria. La vida y el trabajo de Zulfiya ⋆ WWW.SAVOL-JAVOB.COM» WWW.SAVOL-JAVOB.COM (kontsulta data: 2023-12-03).
- ↑ «Zulfiya Isroilova» prabook.com.
- ↑ «First name: Zulfia» Namepedia.
- ↑ a b c «Zulfia (1915-1996)» www.ziyouz.uz.
- ↑ a b О ПОДДЕРЖКЕ ПРЕДЛОЖЕНИЙ ПО УЧРЕЖДЕНИЮ ГОСУДАРСТВЕННОЙ ПРЕМИИ ИМЕНИ ЗУЛЬФИИ. lex.uz.
- ↑ a b В Ташкенте открыт памятник Народной поэтессе Узбекистана Зульфие. uzreport.uz.
- ↑ a b «UzA - Respeto a la memoria de Zulfiya» uza.uz.
- ↑ Guzal, Umurova. (Enero-Febrero (2019)). «FEELING AND EMOTIONALEXPERIENCES IN POETRY (On the examples of Zulfiya's poems)» American Journal of Research (1-2): 67-70..
Bibliografia
- Akbarov A. Zulfia. Publikishing house of Literature and Art named after Gafur Gulo. Tashkent, 1983.
- Kayumov L. Shoira Zulfiya (Poet Zulfia). Tashkent, Uzadabiynashr, 1965
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.