Zubiberri edo Zubiberriaren Batasuna 1631an sortu zuten Gipuzkoako hiru herrien batasuna izan zen: Amasa, Anoeta eta Zizurkil.[1]
Historia
Elkartzeak hurbileko hiribildu batzuen akordiotik sortzen ziren, aldi baterako konkordia-eskritura sinatzen zutenak eta gero berritzen zihoazenak.[2] Fusio horiei esker, kideen suak — botoen baliokideak — biltzen zituzten, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietara ordezkari amankomun bat bidaltzen zuten.
1631n hiru hiribildu elkartzeko dokumentua sinatu zuten: Amasa, Zizurkil eta Anoeta. Zizurkil, ordea, 1644an Andatzabean integratu zen azkenik. Anoeta eta Amasa 1732 arte egon ziren, banandu arte.
Deskribapena Pablo Gorosabelen Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa (1862) lanean agertu zen.[3]
Erreferentziak
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/zubiberri/ar-148304/
- ↑ Gorosabel, 1862, 33.or.
- ↑ ZUBIBERRIA. union de las villas de Amasa, Anoeta y Cizurquil, formada el año de 1631 para la asistencia alternativa de sus apoderados á las juntas generales y particulares de la provincia en representacion comun. La villa de Cizurquil se separó de esta union en 1644, y quedaron en ella las otras dos; cuya hermandad se disolvió en 1732, asistiendo desde entonces cada villa de por sí. Despues la de Anoeta entró en la union de Ainsu, y la de Cizurquil en la de Andatzabea. Gorosabel, 644. or.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Javier Maria Sada: Breve historia antigua de los pueblos de Gipuzkoa. Gipuzkoako Foru Aldundia.