Zodiac Aerospace frantziar enpresa izan zen, mundu osoan presentzia izan zuena, aireontzi- eta aire-segurtasuneko sistemen, aire-lineen ekipamenduaren, airbagen, urruneko transmisoreen, txalupa pneumatikoen eta igerilekuen ekoizpenean eta garapenean espezializatua. Enpresa, batez ere, Zodiac Marine & Pool dibisioagatik zen ezaguna, txalupa pneumatiko sorta zabal bat fabrikatzen zuena, 2007an Carlyle Taldeari saldu zitzaiona, eta konpainiako gainerako kideek Zodiac Aerospace izena hartu zuten geroztik. Egun Safran taldekoa da.
Maurice Malletek sortu zuen enpresa 1896an. Société Mallet, Mélandri et de Pitray izenekoa aeronautika enpresa bat zen aireontziak eraikitzeko industrian.
Kanpo estekak