Zirrimizta[1] edo saieteraleiho txikia da, estua eta beirarik gabea, bereziki bordak eta ukuiluak argiztatzeko funtzioa duena. Mendebaldeko Euskal Herrian leiho esan izan zaio mota honetako baoari, eta "bentana", berriz, leiho modernoari.[2][3]
↑"Durangaldeko zaharrek ‘leiho’ eta ‘bentana’ bereizten zituzten: leihoak txikiak, estuak, kristalgabeak ziren eta bentanak, berriz, handiak, zabalak, kristal eta guzti". Elkarrizketa Joseba Sarrionandiarekin 'Ahotsenea'.