Zirkua (frantsesez Le Cirque) Georges Pierre Seurat margolari frantziarraren margolanik ezagunenetako bat da. Olioa oihal gaineko teknikarekin egina dago. 180 cm garai eta 148 cm zabal da. 1891n margotua izan zen. Parisko Orsay Museoan dago.
Seuratek, zirkua irudikatzen du, bere jai giroarekin.
Margolan honek, gai bezala, zirkua hartzen du, garai horretan bertan, beste margolari batzuk, Pierre-Auguste Renoir, Edgar Degas eta Henri de Toulouse-Lautrecek kasu ere erabili zutena. Seuratek, puntillismoa deritzon estiloarekin margotzen du, kolore horia nagusi den margolan batean. Seuratek, bere kolore aniztasuna, lau kolore nagusitara murriztu zuen, euren tarteko tonuekin, egoera argian; horia eta morea, bateragarriak direnak, nagusi dira. Kolore garbiak erabiltzen zituen, ikuslearen erretinan bat egiten zuten bata bestearen gainean jarritako ukitu txikien bidez.
Seuraten azken margolana izan zen, difteriak jota hil baino urte bete lehenago hasia. Zirriborro ugari egin zituen lan honentzako, eta amaitu gabe utzi zuen. Paul Signacek erosi zuen, ondoren, John Quinn bildumagile estatubatuarrari saldu ziona, Louvreko Museoari emango ziola aginduz.
Fernando Zirkuaren pistako kolore kontrasteak deskribatu nahi zituen, agertokiaren lerro kurboaren eta harmaila zuzenen arteko diferentziaz gain. Harmaila hauetan, klase sozial ezberdinak margotzen ditu: pobreak goian, aberatsak behean. Pistaren erdian, zaldiko-maldikoaren mugimendua abiatzen duen pailazo bat dago. Zaldiak, lanari, mugimendua eta dinamismoa ematen dizkio.
Lana, amaitu gabe egon arren, Independenteen Zazpigarren Erakusketan erakutsia izan zen, eta, erakusketaren garaian, Seurat hil zen.
Kanpo estekak