Zhou Yaqin (txinera sinplifikatuz: 周雅琴; pinyinez: Zhōu Yǎqín) (Hengyang, Hunan, 2005eko azaroaren 12a) kirolari txinatarra da, gimnastika artistikoan lehiatzen dena[1]. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan oreka-barran zilarrezko domina eskuratu zuen.
Biografia
Hiru urte zituela hasi zen gimnastika egiten[1]. 2019ko Txinako txapelketak 13. egin zuen aparatu guztien proban. Nazioartean Esperantza Olinpikoen Kopan egin zuen debuta Txekian eta taldeka urrea lortu zuen. 2020ko Txinako txapelketan oreka-barran txapelduna izan zen[2]. 2021ean ere txapelduna izan zen[3] eta 2022an laugarren egin zuen.[4]
2023ko Txinako txapelketan lurreko proban izan zen txapelduna[5] eta Anberesen jokaturiko munduko txapelketan oreka-barran urrezko domina eskuratu zuen. Aparatu guztien proban laugarren egin zuen.[6]
2024. urtea Munduko Kopan, Cottbuseko ekitaldian, urrezko bi domina eskuratuz hasi zuen lurreko eta oreka-barrako probatan[7]. DTB Pokal Team Challenge lehiaketan urrezko domina eskuratu zuen Txinako taldearekin eta lurreko proban bosgarrena izan zen. Parisko Olinpiar Jokoetan aparatu guztietan seigarren izan ondoren oreka-barran zilarrezko domina eskuratu zuen. Olinpiar Jokoetako irudi gogoangarrietako baten protagonista izan zen, podiumean zituen italiar biak haien dominari hortzaka egiten ikustean, ekintza ulertu ez arren hark ere domina ezpainetara eraman zuelako.[8]
Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak