ZentromeroaDNAz osaturiko kromosoma baten egitura da, kromosomaren bi kromatidak elkartzen dituena, eta zeregin oso garrantzitsua betetzen duena zelularen ugalketa prozesuan (mitosian zein meiosian).
Zentromeroaren kokapenaren arabera, kromosomak honela sailkatu daitezke:
Metazentrikoak: zentromeroa kromosomaren erdian dago, eta kromosomaren bi besoak luzera berdinekoak dira
Submetazentrikoak: zentromeroa ez dago kromosomaren erdian, eta kromosomaren beso bat bestea baino pixka bat luzeagoa da.
Akrozentrikoak: bi besoak oso desberdinak direnean (bata bestea baino askoz luzeagoa). Zentromeroa mutur baterantz zuzenduta dago.
Telozentrikoa: zentromeroa telomero batetik oso gertu dagoenean. Ematen du kromosomak beso bakarra duela, bestea oso txikia baita.