Zelle estatubatuar ordainketa-sistema zerbitzua da, Early Warning Services enpresaren jabetzakoa dena.
Early Warning Services, BBank of America, BB&T, Capital One, JPMorgan Chase, PNC Bank, U.S. Bank eta Wells Fargo bankuetako finantza-zerbitzuen enpresa pribatua.[1][2] Zelle zerbitzuak aukera ematen die pertsonei dirua elektronikoki transferitzeko beren banku-kontutik erregistratutako beste erabiltzaile baten banku-kontura (Estatu Batuetan), parte hartzen duen banku-erakunde baten gailu mugikor bat edo webgunea erabiliz.[1][2]
Zelleren berehalako ordainketa-zerbitzua 2017ko ekainean merkaturatu zuten.[1] Lehenago, Zelle zerbitzua clearXchange izenez ezagutzen zen, finantza-erakundeen bidez ordainketa-zerbitzuak eskaintzen zituena. ClearXchange, 2011ko apirilean merkaturatu zuten eta jatorrian Bank of America, JPMorgan Chase eta Wells Fargoren jabetzakoa izan zen.[3] 2016ko urtarrilean Capital One eta U.S. Bank bazkide gehigarri gisa batu ondoren, ClearXchange Early Warning Services saldu zuten.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak