Hezkuntzan, zeharkako lerro terminoa curriculumaren arlo jakin batean kokatu ez baizik eta arlo guztiak busti egiten dituen jarrera eta baloreei dagokie, hala nola bakea, ingurumenarekiko errespetua, sexu-berdintasuna eta osasuna. Zeharkako lerroak bideratzean, baloreak curriculumaren edukietan sartzeaz gainera, ikastetxearen antolakuntzari eta barneko irakasleen arteko harreman eta jarrerei eragin behar zaiela hartu behar da kontuan.
Kanpo estekak