Zatar-papera zakar, lodi, kolarik gabeko eta zuritu gabeko (beraz, marroia) paper mota bat da. Gaur egun Kraft metodoa erabiliz ekoizten denez, hau ere deitzen zaio: kraft papera.
Mami kimikoarekin egina dago, zuritu gabe eta laburki egosita. Oso erresistentea da urradura, trakzio eta eztandaren aurrean.