Zapo-erdara, ahuntz-erdara, sorgin-solasa, belagile-solasa[1], zapo-hizkuntza[2] edo zapo-euskara[3] euskaldunek erabiltzen duten hizkuntza-jokoa da.
Mikel Asurmendiren ustez, lehen Segurako biztanleek erabiltzen zuten, kanpotarrek uler ez ziezaieten.[3]
"Hizkuntza sekretu" hori haurrek erabiltzen dute, helduek uler ez ditzaten.[4] Gaur egungo gazteek erabiltzen dute zaharrei ikasita.[3]
Erregela hau jarraitzen dute: silaba bakoitzaren ondoren beste silaba bat tartekatzen du (p eta aurreko bokala[1] edo era errazagoan, pe[5]). Adibidez: zapo-erdara adierazteko, zapapopo erpedaparapa esaten da (era errazagoan, zapepope-erpedaperape).[5] Batzuetan, p soinuaren ordez beste kontsonante batzuk erabiltzen dira, esaterako t[6] edo m.[3] Beste toki batzuetan, ti silaba aurretik ezartzen da.[1]
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak