- Artikulu hau Potentzia unitateari buruz buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zaldi (argipena)».
Zaldi-potentzia (ZP) edo Zaldi-indarra potentzia neurtzeko erabiltzen den unitatea da, Nazioarteko Unitate Sistemakoa ez dena.
- P = m.g.v
Sistema metrikoan
Definizioz 75 kilopondio pisatzen duen zerbait m/s 1eko abiaduraz bertikalki igotzeko behar den potentzia da:
- m = 75 kg
- v = 3,6 km.h-1 = 1 m.s-1
- g = 9,806 65 m.s-2
Honela:
- P = m.g.v = 735,498 75 watt = 1 ZP
Horsepower
Horsepower (HP) potentzia unitate anglosaxoia da. Horse Power bat bertikalki 33.000 Librako masa duen objektu bat oin/minutuko abiaduran altxatzeko behar den potentzia da. Honela kalkulatzen da:
- m = 55 libra (1 libra = 0,453 592 37 kg)
- v = 10 oin segundoko (1 oin = 0,3048 m)
- g = 9,806 65 m.s-2
- P = m.g.v = 745,699 8 watt = 1 hp
Laburdura « hp » da.
Kanpo estekak