Yazid ibn al-Walid ibn 'Abd al-Malik (arabieraz: يزيد بن الوليد بن عبد الملك 701 – 744ko urriaren 3a/4), Yazid III.a izenez ezaguna, omeiatarren kalifa izan zen.[1]
744ko martxoan, Yazidek- errukitsuaren ospea zuena- manifestu-gutun batean shura batek Kalifaren "moraltasunik eza" aitortu zuela aldarrikatu zuen. 744ko apirilak 6an Abd al-Aziz ibn al-Hajjajek Al-Walid II.a hil zuenean, Yazid III.a tronura igo zen. Bere erregealdi laburrean, Yazid III.ak ez zituen promesak bete. Nasr ibn Sayyar eta Marwanen matxinada bikoitzak erasotua, izurritez hil zen 744ko irailak 25a eta urriak 4a bitartean, bere anaia Ibrahim ordezkatua izanda.
Erreferentziak
- ↑ Wellhausen, Julius. (2000). The Arab Kingdom and Its Fall. Taylor & Francis ISBN 0-415-20904-8..