Yahya al-Mutasim (arabieraz: أبو زكرياء المعتصم يحي بن الناصر; Abū Zakarīyā' Al-Mu`taṣim Yaḥyā ibn An-Nāṣir; ?-1236) almohadeen buruzagia izan zen, 1227 eta 1229 artean Inperioko kalifa bilakatu zena.
Muhammad al-Nasirren semea, 1227an Abdallah al-Adil hil zenean, Marrakexko xekeen babesa jaso zuen. Hala ere, boterea izateko borrokatu behar izan zuen.[1]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Viguera Molins, María Jesús. (2007). Los reinos de Taifas y las invasiones magrebíes : Al-Andalus del XI al XIII. RBA, 323 or. ISBN 9788447348152..