Iris Xiomara Castro Sarmiento (Tegucigalpa, Honduras, 1959ko irailaren 30a), Xiomara Castro de Zelaya deituraz ezaguna, hondurastar politikaria da. 2006 eta 2009 bitartean Hondurasko Errepublikako lehen dama izan zen, bere senarra Manuel Zelaya presidentea zenean.
2013ko Hondurasko hauteskunde orokorretan Askatasuna eta Birfundazioa alderdiaren presidentegaia izan zen. 2021eko Hondurasko hauteskunde orokorretan presidentetzarako aurkeztu zen berriro eta garaipena lortu zuen.[1]
2022ko urtarrilaren 27an Hondurasko presidente karguaren zina egin zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak