Ipuin bilduma horren arabera, Xariar shahanshah-k emaztea hilarazi zuen desleiala zitzaiolako. Harrezkero, egunero emakume birjin batekin ezkontzen zen, baina biharamun goizean emazteari burua ebakitzeko agintzen zuen. Era horretan, Xariarrek 1.000 emakume baino gehiago hilarazi zituen, Xerezade ezagutu arte.