Jai eta ospakizunetan kontsumitu ohi da eta ohikoa da auto- eta moto-lasterketen amaieran, garaileari saria ematean, neurri handiko xanpain-botila bat ematea eta bertan irekitzea. Horrez gain, eraiki berri den itsasontzia lehenbizikoz itsasoratzean, haren kroskoaren aurka xanpain-botila bat apurtzeko ohitura dago.