Wuhango Yangtze ibaiaren gaineko hirugarren zubia

Wuhango Yangtze ibaiaren gaineko hirugarren zubia edo Baishazhou Changjiang zubia (txineraz: 白沙洲长江大桥), Txinako Herri Errepublikako Hubei probintziako Wuhan hirian Yangtze ibaiaren gainean dagoen errepide zubia da.

Ezaugarriak

Zubia Yangtze ibaiaren gainean eraikitako lehen zubitik 6,8 kilometro hego-mendebaldera dago. Zubiaren izena, Yangtze ibaiaren gainean eraikitako hirugarren zubia izan delako jarri zioten.

Eraikuntza 1997an hasi eta 2000ko irailean zabaldu zen 130 milioi euroko inbertsioaren ondoren. Zubia, etorkizuneko Wuhan hiriaren ingurabide autobidearen zati izango da.

Ikus, gainera

30°29′05″N 114°14′44″E / 30.4846°N 114.2455°E / 30.4846; 114.2455

Kanpo estekak


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.