1124an Scheyerneko konde Oton V.ak bere familiaren egoitza Wittelsbacheko gazteluan finkatu zuen, eta hartatik hartu zuen izena familiak. Oton VI.a Bavariako konde izan zen (Oton I.a Bavariakoa); 1214anOton II.a BavariakoakRenania-Palatinatua eskuratu zuten ezkontza bidez, eta hala hasi zen Wittelsbacheko etxearen erresuma zabaltzen. 1329an, Paviako Itunaren bidez, Wittelsbacheko etxearen lurrak bereizi ziren, eta bi adar sortu ziren: Bavariakoa eta Palatinatukoa.
Lurraldearen lehen zatiketa hartatik aurrera zatiketa eta gorabehera ugari izan ziren; besteak beste, XVI. mendean Palatinatuko adarra Erreforma Protestantearen alde agertu zen, eta Bavariakoak berriz katoliko jarraitu zuen. XVIII. mendean, ordea, bi adarrek bat egin zuten. Karlos Teodorok Palatinatua eta Bavaria jaso zituen, eta Wittelsbacheko etxearen ondasun guztiak haren ondorengo Maximiliano I.a Josefen esku geratu ziren 1799an.