Wilson Pinheiro bi nazioarteko zubia (portugesez: Ponte Binacional Wilson Pinheiro, gaztelaniaz: Puente de la Amistad) Acre ibaia zeharkatzen duen zubia da Boliviako Cobija herria eta Brasilgo Brasiléia herriak lotzen dituena[1]. Peruko muga ere oso hurbil dago.
Aduanarik ez dago zubian, Zofra Cobija merkataritza libreko gunea ezarri zutelako.
Historia
2004ko abuztuaren 11n inauguratu zuten eta hiru presidente izan ziren ekitaldi hartan: Carlos Mesa (Bolivia), Lula da Silva (Brasil) eta Alejandro Toledo (Peru)[2]. Portugesezko izenak Wilson Pinheiro omentzen du, Brasiléan erail zuten ingurugiro aktibista.[3]
2012an Acre ibaiaren uholdeek Cobija eta Brasiléia hartu zuten, zubirako sarrerak ezgaituz[4]. 2024ko otsailaren 22an uholde berriak izan ziren eta 13.000 pertsona ebakuatu behar izan zituzten.
Deskribapena
150 metrotako luzera duen tirante-zubi bat da. 8,60 metrotako zabalera du eta autoentzako errepidea eta oinezkoentzako pasabidea ditu.[1]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak