Wezembeek-Oppem Brusela inguruko nazioarteko langileen erresidentzia guneetako bat da, besteak beste, bertan baitaude Internationale Deutsche Schule Brüssel (iDSB) eta British School, Tervuren ondoko herrian.
1947ko azken hizkuntza-zentsuaren arabera, Wezembeek-Oppemeko populazioaren %30a ren ama hizkuntza frantsesa zen.[1] 1963an, Belgikan hizkuntza-mugak ezarri zirean, udalerria Nederlandera hizkuntza eremuaren barruan kokatu zuten baina frantses hiztunentzat zenbait eskubide bermatuz. 1993an, Belgika federazio bilakatu zenean, Flandria erregio sortu berriaren barruan geratu zen.