Waterfordeko Hiri-gutunen Bilkaria (ingelesez Waterford Charter Roll edo Great Charter Roll of Waterford) dokumentu juridiko historikoa da, balio artistiko nabarmenekoa ere bai bere ilustrazioengatik. Irlandako Waterford hiriko agintaritza anglo-normandoak sortu zuen XIV. mendean, Ingalaterrako erregetzarekin zuen harremana azpimarratzeko.[1] 4 m-ko luzera du eta 17 marrazki daude bilkarian.[2]
Historia eta osagarriak
Henrike II.a Ingalaterrakoak errege-portu izendatu zuen Waterford 12. mendean, bidesariak eta oro har Irlandako kostako merkataritzaren irabaziak neurri handi batean bertako kaitik egiteko aukerarekin. Baina itsasadar bereko New Ross hiriarekin etengabeko lehian zeuden Waterfordekoak eskubide horiengatik. Hortaz, 1372. urtean bilkari hau prestatu zuten, batuz batetik zenbait charter edo foru adierazten zituzten hiru-gutunak (zaharrena 1215eko bat, Joan Ingalaterrakoaren izenpearekin), demostratzeko errege ingelesek emandako berme eta eskubideak zeuzkatela, eta bestetik irudiz apaindurik (erregeak eta beste agintari batzuk), Ingalaterrako monarkiarekin zuten lotura nabarmentzeko.[2]
Eduardo III.aren aginte-garaian egin zen, eta hari zuzendua egon zen bilkaria. Errege horren bi marrazki ere badira bilkarian, errege ingeles baten margo garaikide zaharrenak direbak. Ageri diren beste errege batzuk dira Joan I.a edo Joan Lurgabe delakoa, Henrike II.a eta III.a, Eduardo I.a eta, ia galduta, Eduardo II.a ere bai.
Britainia Handiko edo Irlandako epaile baten erretratu zaharrena ere bada bilkarian (John Morice), eta Dublin, Waterford, Cork eta Limerickeko Erdi Aroko alkateen irudirik zaharrenak ere bai; alkateen agerpenak adierazten duelarik Waterford dela Irlandako bigarren hiria garrantzian.
Iruditegia
-
Lau metroko bilkaria bere luzean.
-
Dublin, Waterford, Cork eta Limerickeko alkateak.
-
Eduardo III.a Ingalaterrakoa, berari zuzendua egin zuten bilkaria.
-
John Morice epailea.
-
Museoko galeria berezia, bilkariko irudiekin apaindua.
21. mendean
2011n Irlandara egindako bisitan, Elizabeth II.a erreginari Bilkaria erakutsi zion Enda Kenny taoiseach edo lehen ministro irlandarrak.[3][4][5]
2013. urtetik, Waterfordeko Erdi Aroko Museoan dago ikusgai.[6]
Idazki hau Irlandako Historia 100 Objektutan bilketa lan eta liburuan jasoa dago.[7]
Erreferentziak
Kanpo estekak