Artikulu hau komiki-pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wasp».
Janet Van Dyne edo Wasp (euskaraz: «liztor») Marvel Comics argitaletxearen pertsonaia bat da, The Avengers superheroi taldeko kideetako bat. Stan Lee, Ernie Hart eta Jack Kirbyk sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Tales to Astonish komiki liburuaren 44. zenbakian agertu zen (1963ko ekaina). Oro har, hainbat zentimetroko altueran uzkurtzeko, hego intsektoideen bidez hegan egiteko eta energia bioelektrikoaren ufadak jaurtitzeko ahalmenarekin irudikatzen dute.