Washington lakua (ingelesez: Lake Washington) Seattlen ondoan dagoen ur gezeko laku handi bat da. Washingtoneko King konderriko lakurik handiena da, bai eta Chelan lakuaren ostean, Washingtoneko estatuko lakurik handiena. Lakuaren ekialdean Seattleko hiria kokatzen da, bai eta Bellevue eta Kirkland mendebaldean zein Renton hegoaldean eta Kenmore iparraldean. Lakuan bertan, gainera, Mercer irla kokatzen da. Bi ibaiek elikatzen dute laku hau: Sammamish ibaiak iparraldetik eta Cedar ibaiak hegoaldetik.
Washington lakuak bere izena 1854. urtean jaso zuen, Thomas Mercer-ek lakuari izen hori George Washingtonen omenean ezartzeko proposatu ostean.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak