Wales Millennium Centre edo Canolfan Mileniwm Cymru (euskaraz Galesko Milurteko Zentroa) Galesko Cardiff hiriburuan dagoen arte gune bat da. Zehazki Cardiff badian kokatzen da. Bertan opera, ballet, dantza, komedia eta musikalen inguruko ekitaldi eta jarduerak burutu ohi dira. Eraikinaren lehenbiziko zatia 2004ko azaroaren 26 eta 28ko asteburuan zehar inauguratu zen, aldiz bigarren zatia 2009ko urtarrilaren 22an inauguratu zen.
Kanpo estekak