WASP-17b edo Ditsö̀, WASP-17 izarraren orbitan dagoen dentsitate baxuko planeta bat da. 2009ko abuztuaren 11an SuperWASP proiektuaren bidez aurkitua izan zen. Planeta honek bere izarraren errotazioaren aurkako norantzako orbita du. Saturnok baino 1,6 aldiz masa gehiago du eta Jupiter baino 1,5-2 bidez handiagoa da. Bere izarra 3,7 egunetako periodizitatean orbitatzen du.