Věra Kohnová (Pilsen, Txekoslovakia, 1929koekainaren 26a – Izbica ghettoa, 1942)[1] Txekoslovakiako (egungo Txekiar Errepublika) neskato judua izan zen. Eguneroko bat idatzi zuen, Nazien erregimenak Txekoslovakia okupatu zuenean gertatu zenaz eta gertatutakoaz nola sentitzen zen azalduta. 2006an argitaratu zen haren egunerokoa.[2][3][4][5][6]
Bizitza
Věra Kohnová 1929an jaio zen Txekoslovakiako Pilsen herrian. Teller konpainiako idazkaria zen Otakar Kohnen familian.
12 urterekin, eguneroko bat idazten hasi zen. Bost hilabete eman zituen idazten, eta, denbora horretan, bere familiak eta Pilsengo beste judu batzuek bizi zuten egoerak okerrera egin zuen pixkanaka. Ez zuen garai hartako juduen zorigaitza deskribatu, baina sakonki idatzi zuen nola eragiten zion pertsonalki.
Hauxe da bere egunerokoan idatzitako azken idazkia:
«"Bihar eta etzi baino gara hemen, auskalo non egongo garen gero. Agur, nire egunerokoa!"»[2]
1942ko otsailaren 22an, familia Theresienstadtkontzentrazio esparru aldera "S" garraioetara bideratu zuten. Martxoaren 11n utzi zuen azken lorratza, Theresienstadt garraio-tren batean utzi eta Izbica izeneko beste kontzentrazio-esparru batera joan zen, hau da, sarraski-eremuetara joateko geltoki batera. Bera eta familia bizirik atera ez baziren ere, Marie Kalivodovak eta Miroslav Matoušek haren egunerokoa ezkutatu eta gorde zuten 65 urtez.[2]
2006an, ingelesezko, txekierazko eta alemanezko liburu gisa argitaratu zen egunerokoa. ISBN 80-86057-40-2.
Aintzatespenak
2022ko martxoan Oroimenezko plaka jarri zuten.[7][8]