Artikulu hau konderriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vrancea».
Vrancea konderria (ˈvrant͡ʃe̯a ahoskatua) ErrumaniakoSud-Est eskualdeko konderrietako (județ) bat da. Bere hiriburua Focșani da. 4.857 kilometro koadro ditu eta 340.310 biztanle zituen 2011n.
Haren lurralde gehiena Moldavia eskualde historikoan kokatua dago, baina hegoaldeko partea Munteniari dagokio.
Barrutiaren mendebaldea lurralde menditsua da, errumanieraz "Carpaţii de Curbură" deitua, Ekialdeko Karpatoetatik hegoaldera kokatua; 1.400 m-tik gorako mendiak ditu. Ekialdean, altitudea txikiagoa da. Punta ibaiak (Siret ibaiaren adar nagusia da) zeharkatzen du barrutia.
Eskualdea sismikoki aktiboa da, eta urtero lurrikarak izaten ditu, epizentroa 80 km eta 160 km bitarteko sakoneran dutela.
Demografia
2011n, 323.080 biztanle zituen, hau da, 66.51 bizt./km²-ko dentsitatea. Biztanleen % 98 errumaniarrak dira.
Urtea
Populazioa
1948
290.183
1956
326.532
1966
351.292
1977
369.740
1992
393.408
2002
387.632
2004
394.286
2011
323.080
Banaketa administratiboa
Bi udalerrik, hiru hirik eta 68 herrik osatzen dute barrutia: