Vivre sa vie (frantsesez: Vivre sa vie: film en douze tableaux izenburu oso gisa) Nouvelle Vague aroko film dramatiko bat da, 1962koa, Jean-Luc Godardek zuzendua. Godarden hirugarren film luze honetan zuzendariak bere aktore kutunari, Anna Karinari, erretratu filmikoa egin zion nolabait.[1]
Gaia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Nana protagonistaren bizitzako hamabi pasarte ageri dira filmean, Aktoregai, disko-saltzaile, prostituta, maitale; zalantzaz eta ziurtasunez beteriko emakume gaztea da Nana (22 urte ditu). Hainbat alderditakoa, filmak hastapeneko planoetatik ohartarazten gaituenez. Nanari jarraiki, garaiko existentzialismoaz eta Parisko jende jakin baten bizimoduaren berri izango dugu.
Erreferentziak
- ↑ Kanpo, Eremuz. «Vivre sa vie» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
Kanpo estekak