Virginia Garcia del Pino (Bartzelona, Katalunia, 1966) bartzelonar film-zuzendaria, gidoilaria eta editorea da.[1] Hainbat sari jaso ditu bere lanengatik, eta hainbat zinema jaialditan eta arte museotan erakutsi ditu.[2][3]
Bizitza
Arte Ederrak ikasi zituen espezialitate horretan lizentziatuz.[4]
Lan ibilbidea
Zinemagile gisa dokumentaletan aritu da, eta bere filmekin zinema jaialdietan eta arte garaikideko zentroetan parte hartu du.[5] Bere sorkuntzak ere sarituak izan dira, hala nola, Lo que tú dice que soy film laburrak hainbat sari jaso zituen 2008an, eta La 10a carta[6] filmak Jose Maria Forque sarietarako izendapena jaso zuen.[7]
Mar del Plata, Sevilla, In-Edit eta L’Alternativako zinema jaialdietako epaimahaian parte hartu zuen.[8]
Filmografia
Besteak beste, lan hauek egin ditu:[7]
- La estafa del amor (2023)[9][10]
- Las niñas siempre dicen la verdad (film laburra, 2021)
- Improvisaciones de una ardilla (film laburra, 2017)
- Basilio Martín Patino. La 10a carta (2014)
- El jurado (2012)
- Sí señora (migmetraje, 2012)
- Espacio simétrico (film laburra, 2010)
- Mi hermana y yo (film laburra, 2009)
- La 10a carta (2008)[6]
- Lo que tú dices que soy (film laburra, 2007)
- Hágase tu voluntad (film laburra, 2004)
- Duo (film laburra, 2003)
- Pare de sufrir (film laburra, 2002)
Erreferentziak
Kanpo estekak