Viola Irene Desmond (Halifax, Eskozia Berria, Kanada, 1914ko uztailaren 6a – New York, 1965eko otsailaren 7a) kanadiar arraza beltzeko emakume enpresaburua izan zen. Bere garaiko segregazio arauen aurrean oldartu zen 1946an New Glasgowko (Eskozia Berria) zine areto batean. Uko egin zion zurientzat soilik zegoen eremua uzteari eta horregatik atxilotua izan zen eta isuna jarri zioten. Kanadako historiako arraza diskriminazio gorabehera entzutetsuenetakoa izan zen eta eskubide zibilen aldeko mugimenduak bizkortzen lagundu zuen. Haren kasua 9 urte beranduago gertatu zen Rosa Parksekin alderatzen da.
2010ean, Desmondek hil ondorengo barkamen saria jaso zuen, Kanadan ematen zen lehena.[1][2] Eskozia Berriko gobernuak barkamena eskatu zuen ere eta Desmonden jarrera errekonizitu zuen.[3] 2016an, Kanadako Bankuak iragarri zuen Desmond izango zela diru bilete baten azalean agertuko zen lehen emakumea, 2018an 10 dolar kanadar biletean hain zuzen ere.[4][5]
Erreferentziak