Viktor Amadeo I.a Savoiakoa (italieraz: Vittorio Amedeo I di Savoia; Turin, 1587ko maiatzaren 8a - Vercelli, 1637ko urriaren 17a) italiar militarra eta, 1630-1637. urteetan, Savoiako dukea eta Piemonteko printzea izan zen.
1630. urtean, Karlos Emanuel I.aren ondorengoa zenez, Savoiako duke egin zuten eta Monferratoko lurren jabe bihurtu zen. 1635. urtean, Frantzia, Mantua, Parma eta Modenarekin, Espainiaren aurka borrokatzeko liga sinatu zuen eta aliatuen gudarosteetako buru zela, Tornaventon (1636) eta Mombaldonen (1637) garaitu zituen espainiarrak.
Erreferentziak