Vierako trikuharria (gaztelaniaz: Dolmen de Viera) monumentu megalitiko erraldoia da, Andaluziako Antequera udalerrian.[1] Mengako trikuharritik gertu dago eta Gizateriaren Ondare izendaturiko Antequerako trikuharrien parajearen parte da.
Korridoreko hilobiaren prototipoa da (tradizio atlantikoari lotua), ortostato eta kubijekin eraikia eta ekinozioetan eguzkiaren egunsentira orientatua. 21 metroko korridorearen amaieran (185 zentimetroko altuera eta 120 zentimetroko zabalera) ganbera karratu bat du (210 zentimetroko altuera eta 180 zentimetroko zabalera). Vierako korridorearen iparraldeko kanpoko zatiko ortostato batzuk arte eskematikoko ohiko zuloez apainduta daude; barnealdean, pintura gorrixkaren aztarnak daude. Trikuharriaren egitura 50 metroko diametroko tumulu batek estaltzen du, Mengako trikuharrian gertatzen den bezala.
K. a. 3510-3020 gutxi gorabehera eraiki zuten (Neolitoan).[2] 1903ko otsailean José eta Antonio Viera Fuentes anaiek aurkitu zuten.
Irudiak
Erreferentziak
- ↑ Sánchez Cantón, Francisco Javier. (1932). Monumentos españoles. Centro de Estudios Históricos, 80–81 or..
- ↑ García Sanjuán, Leonardo. (2010). Las grandes piedras de la Prehistoria. Sitios y paisajes megalíticos de Andalucía. Junta de Andalucía. Consejería de Cultura, 19 or..
Kanpo estekak