Victory Boogie-Woogie Piet Mondrian margolari abstraktu nederlandarraren lan amaitu gabea da. Haren bizitzaren azkena izan zen; 1944an amaitu gabe geratu zen, artistaren heriotzagatik. 1998tik Hagako Udal Museoko bildumaren parte izan da. Mondrianek zabaldutako Neoplastizismo mugimendu barruan kokatzen da.[1]
Historia
80 milioi florin herbeheretarren truke erosi zitzaion Samuel Irving Newhouse bildumagile estatubatuarrari, eta honek Emilyri eta Burton Tremaineri erosi zien, 12 milioi dolarren truke, 1980ko hamarkadaren erdialdean. Stichting Nationaal Fonds Kunstbezit (Arte Nazionalaren Fundazioa) Herbehereetako Bankuaren opari bati esker eskuratu ahal izan zuen, Herbehereak euroan sartu zirela ospatzeko. Diru kopuru horrek polemika piztu zuen Herbehereetako Ordezkarien Ganberan.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak